Elias Amezaga

Kazetaritza...

Antzerkiaz gain, nobela, biografia, saiakera, historia, politika, kazetaritza eta bibliografia egin zituen. Elias Amezagari lanak ematen zizkion bere obra zehazki definitzeak. Lan gutxiago ematen zion bere obra zelan nahi zuen esateak: "orokorra eta anizkoia, kultur edo literatur genero batean baino gehiagotan inspiratua. Gai edo pertsonaia bat hartu eta bere errealitatean edota fantasian aztertzea. Happening saioa egitea, zatiz askea eta zatiz zuzendua". Bi adibide: Yo, demonio tetralogia bat, pertsonaia protagonistari buruzko azterketa eta amerikar konkistari buruzko iritzia da, aldi berean, hala nola Lope de Agirreren egitandiaren jarraitzaile izan ziren marañondarren kronika argitaragabea. Beste adibidea, Jorje Sand, hiru eleberri-ale, haren idatzietatik ateratako ideien hiztegia eta haren bizitzan inspiraturiko antzez-pieza dugu, era berean.

Tabu-gaiak, pertsonaia eztabaidatuak, historian ebatzi gabe geratutako egoerak, hauen ifrentzua, alderdi ezkutua, intuizioari eta errealitatea deskubritu ahal izateko igarpenari bide ematen diona. Saiakera politikoak bandoen guduzelai erdian kokatzen zituen, bere independentzia gordetzen saiatuz uneoro. Ez zuen bazterrera uzten ezelako gairik; tentazio gisan agertzen zenean, gustura aztertzen zuen. Hortik hura ausartzea, 25 urte baino gehiagoko ikerketa baten ondoren, Autores Vascos izeneko bio-bibliografia burutzera, zeinetan 12.000 autore baino gehiagori buruz idatzi duen, euren izenak eta deiturak, haietariko askoren biografia laburñoa eta euren bibliografi erreferentziekin batera, eta horrexek bihurtu du Elias Amezaga munduan euskaldunei buruz gehien idatzi duen idazle.